Abenduak 17, igandea AC eSports Tournament-eko FINAL HANDIA

🏆 Badator @AC_eTournament-eko FINAL HANDIA!

🏟️ San Mames

🗓️ Abenduak 17, igandea

🕙 10:30etatik aurrera

🎟️ SARRERA DOAN

Jokalarien parte hartzearekin, sariak eta zozketak, ‘Gaming’ gunea bertaratzen diren guztientzat… 🎮

🤭 Eta sorpresa gehiago! Zatoz! ✅

| JOKATU

ONGI ETORRI

Parte hartu Athletic Cluben lehen eSports txapelketan FC24 jokoarekin. Online jokatu athleticzaleen aurka online, irabazi eta jokatu txapelketako finala San Mamesen lehen taldeko jokalariekin. Sari asko daude jokoan!

Gainera, zure lagunen balentriak zuzenean jarraitu ahal izango dituzu txapelketako streaming-en bidez. Ez izan zalantzarik, zuri-gorria bazara, hau da zure jokalekua.

Athletic Clubek klubaren eta athleticzaleen arteko lotura eta interakzio-bide berriak sortzeko egin duen apustuan, gure 125. urteurrena ospatzeko ekitaldiak direla eta, Athletic Club eSports Tournament sortu dugu, klubak bideojokoen arloan egingo duen lehen ekimena, etorkizunean esperientzia erakargarri berriak sortzen jarraitzeko asmoz.

Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan posta [email protected]

| TXAPELKETA

TXAPELKETAREN OINARRIAK

Athletic Club eSports Tournament PlayStation kontsolan eta EA Sports FC 24 jokuan jokatzen da, Athletic Club-eko neska eta mutilen futbol taldeekin. Txapelketak bi joko liga ditu zure adinaren arabera parte har dezazun:

Harrobi Liga 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat

Harrobi Ligako kide bazara, hautaketa-fase bat jokatuko duzu hitzartutako zure ikastetxea edo kluba ordezkatzeko, 1vs1 ligaxka bat jokatuko duzu zure ikastetxe edo klub bereko partaide guztien aurka, eta, azkenean, 5 kideko talde titular bat aukeratuko duzu, txapelketaren hurrengo faseetan ordezkatuko zaituztena.

Hitzartutako ikastetxe edo klubeko taldeak instituzioen galbahea izango du aurrez aurre, Davis Kopa moduan jokatuz (1vs1 + 1vs1 + 2vs2 + 1vs1 + 1vs1), eta gaindituz gero, final ikusgarria jokatu ahal izango duzue SAN MAMESen, Harrobi Ligako azken fasea jokatuko duten 20 taldeko talde hautatuan parte hartzen saiatzeko.

Azken fase hau 20 erakundeen arteko itzuli bateko liga bat izango da, eta 8 onenak lortuko dira; SAN MAMES estadioan, berriz ere, playoff bat jokatuko da final 4tik aurrera, Euskal Herriko talderik onena izateko.

Club Athletic Liga adin nagusikoentzat

Adin nagusia bazara eta Athletic Club-en bazkide, Club Athletic-eko kide, Gazte Abonodun edo peñakide Club Athletic Ligan parte hartu dezakezu.

Club Athletic Ligan, ligaxkako multzoetako batean jokatuko duzu 1vs1 moduan eta guztien aurka, 4 astez zuen maila erakutsiko duzue eta multzo bakoitzeko onenak eliteko azken ligaxka batean bateratuko dira. Hiru aste izango dituzue nabarmentzeko eta sailkapen-taularen gorenean egoteko, 40 onenak 8 taldetan bilduko dira eta SAN MAMESen playoff batera joango dira talde txapeldun bat lortzeko

Harrobi Ligako taldeak eta Club Athletic Ligakoak, euren playoffetan garaile suertatzen badira, izango dituzte Athletic Clubeko lehen taldeetako jokalariak aurrez aurre ezagutuz, eta erakustaldi partida batzuk ere jokatu ahal izango dituzte.

| ZIURTAGIRIA

ONLINE JARDUNBIDE EGOKIEN ZIURTAGIRIA

Zer da eta zertarako balio du?

ATERPEk, Athletic Clubeko adingabea babesteko ekimenak, ziurtagiri hau sortu du lehiaketan sartzeko mekanismo bezala. Online ingurune batean jarraitu beharreko jardunbide egokien inguruko prestakuntza da, eta Athletic Clubek doan eskaintzen du. Izena emateko unean ziurtagiria lortzea derrigorrezkoa izango da txapelketan parte hartzeko. Dinamika horri esker, txapelketa kiroltasunaren eta errespetuaren oinarrizko printzipioetan jokatuko da, eta klubak parte hartzaile guztiekin partekatu nahi du, ingurune osasuntsu eta segurua duen txapelketa batez gozatzeko.

Online Jardunbide Egokien Ziurtagiria prestakuntza bilduma bat da (15 minutu guztira), mundu digitalean segurtasunaren eta ohitura onen kultura prestatzeko eta zabaltzeko. Athletic Clubek badaki gaur egun elkarrekintzan gauden eta entitate propioa dugun mundu paralelo batean gaudela. Ingurune horretan, funtsezkoa da kontzientzia hartzea eta jakitea arduratsuak eta errespetuzkoak izan behar dugula, eta zuzen jokatu behar dugula, gure bizitza errealean egiten dugun bezala. Txapelketa honen bidez, klubak esperientzia berritzaile eta erakargarria eskaintzeaz gain, mezu hau helarazi nahi die athleticzale gazteei.

14-17 urte eta bihotz zurigorri badituzu, gozatu txapelketa honetaz doan, eta jabetu zaitez online ingurune batean eman diezazuketen balioaz, futbolean hain errotuta dauden errespetuaren eta kiroltasunaren printzipioez.

| STREAMINGA

JARRAITU NAHI DUZU ATHLETIC CLUB ESPORTS TOURNAMENT TALDEAN GERTATZEN ARI DENA?

Egunero, txapelketako Twitch kanalean, HARROBI Liga eta/edo CLUB ATHLETIC Ligako hainbat partida eskainiko dira. Txapelketako emozio guztia helaraziko dizuten partidak, zure lagunei jarraitu, Club Athletic Ligako beste talde eta aurkari batzuk zein maila duten ikusi, eta EA Sports FC ’24 joko berriaz gozatu. Jarrai gaitzazu eta lehiaketaren egunerokoa bizi ahal izango duzu, zozketetan parte hartu ahal izango duzu, zure iritzia eman edo lehiaketetan zure botoa eman ahal izango duzu, eta bertatik bertara jakin ahal izango duzu sailkapen bakoitza nola dagoen, nor ari den nabarmentzen azken egunetan, nork sartu duen jardunaldiko golik onena eta hainbat jarduera, kanal hori zure gogokoenen zerrendan sartzeko Zure zain gaude eta zure lagun guztiak, zatozte? Egin klik hemen kanalera joateko

https://www.twitch.tv/ac_etournament
https://twitter.com/ac_etournament
https://www.youtube.com/@ac_etournament

| SARIAK

Produktu ofizialak eta Athletic Club esperientziak eta AC eSports

Athletic Club eSports Tournament ekimenak Athletic Cluben eta txapelketaren beraren produktu ofizialekin saritutako hainbat kategoria izango ditu, baita AC eSports Tournament-en kolaboratzaileek eskainitako produktuak ere. Zehazki, honako kategoria hauek sarituko dira:

  •  Harrobi Ligako talde txapelduna
  • Club Athletic Ligako talde txapelduna
  •  Txapelketako golik onena
  •  Txapelketako erregaterik onena
  •  Torneoko Finaleko jokalari onena
  •  Harrobi Ligako sailkatze faseko jokalari onena
  •  Harrobi Ligako azken faseko jokalari onena
  •  Club Athletic Ligako jokalari onena

 

Halaber, San Mameseko txapelketako finaletan, Athletic Clubek eta AC eSports Tournament-eko kolaboratzaileek bultzatutako jarduera eta esperientziez gozatuko dute, eta lehiaketako streaming-etan, zozketak eta ezustekoak izango ditugu gure jarraitzaileentzat. Adi egon AC eSports Tournament-eko Twitch-en Streaming-ari!
 

| HELBURUAK ETA BALIOAK

Kiroltasuna eta errespetua ingurune fidagarrietan futbolaz gozatzeko

Athletic Club bere nortasunagatik, bertako eta harrobiko futbolarekin duen loturagatik eta profil sozial nabarmenagatik ezaguna da. Era berean, klubak badaki familia athleticzaleak bideojokoetan eta online inguruneetan duen presentzia eta interesa, bere ikuspegi zabalenean. Bereziki, klubari lotutako gazteentzat ingurune horiek oso erakargarriak dira, eta gero eta denbora gehiago ematen dute haietan elkarreragiten eta garatzen.

Esparru horretan, Athletic Clubek, klubak ingurune digitalean bultzatutako ekimenek sor dezaketen erakargarritasuna ezagutzen du, eta nabarmentasun hori aprobetxatzearen aldeko apustua egiten du, AC eSports-en bidez gure kluba belaunaldi berriei printzipioak eta balioak igortzeko, ATERPE programa aitzindariak kirolean adingabearen babesaren esparruan garatutako esperientziaren eta ezagutzaren bidez haiei laguntza emateko.

Azken finean, Athletic Clubek balioa eman nahi dio bere ingurune sozial gazteari, AC eSports Tournament delakoaren bidez lagunduz ingurune digitaletan esperientzia erakargarri eta seguruez gozatu ahal izan dezaten.